
Nire bihotza amets goxoetan dabil,
ondo abestu baitio zure ahotsak, lokartzar zegoela.
Gaurko eguna gorde nahian,
bidea irekitzen hari da; momentu izugarrienen artean lehena kokatuko da eta.
Eguna bukatzearen melankolia darabilt gorputzean,
laugarren egungo egunsentia bueltatzeko nahietan.
Malkoz betetako egunari eskerrak,
zoriontasuna bueltatzeagatik.
Zure besarkaden beroari,
bihotza uzkurtzeagatik.
Zure errotulagailuari,
gure omenean idazteagatik.
Berari,
egun hau oparitzeagatik.
Eguzki, hodei eta euriari,
gure alde apostu egin izanagatik.
...
Bimila eta hamabiko urtarrilaren lauaren egunaren ohoretan,
No hay comentarios:
Publicar un comentario